Category Archives: Uncategorized
IPARRALDERA GOAZ !
Martxoaren 1ean HAZPARNEko Ttattola gaztetxean ospatuko dittugu iñauteriak, ba al zatoz gurekin? Iñaki eta Koldoren estrenaldia izango da taldean (saxo eta tronpeta). ONGI ETORRI BIKOTE !
2013ko laburpena
2013 urtean makulu ken-ek Araban, Nafarroan, Bizkian eta, nola ez, Gipuzkoan 17 zuzeneko eskeini ditu. Urtea ezin hobeto hasi zan Honddarbin, Psilocyben, Makala jazz band-ekin, gero Nafarraldean lagunen etxera joan ginan, Aldatzeko Barnekoetxera. Gero Usurbileko gaztetxean izan ginan (aupa Jon !), Gernikako Antitxokoan Bizkaian gure 1go. kontzertua eskeini genuen, Elizondoko gaztetxera ere joan ginan (korrika!), Larrabetzura ere, Zarautzeko Udaberri Fest-an izan ginan, Bilboko Hika Ateneon (munduko arrozen festan), Gasteizeko Jazzarrean, Donostiko Guardetxean, Zabaletako, Zizurkilgo, Pasai Antxoko eta Tolosako festetan, Elgorriagako Gau afrikarrean, Donostiko Le-Bukowskin eta etxean bukatu ginan: Lasarteko I. Aniztasun astean. Gauza asko gertatu dira ahaztuko ez ditugunak, bat aipatze arren Laida eta Esti Afroa estenatokira dantza egitera etorri direnean gurekin. Leku gehienetan oso harrera ona bai publiko aldetik bai antolatzaileen aldetik, ez gera ez kejatuko beraz. Eskerrik beroenak hemendik guztioi !
Bukowskiko argazkiak
Eztiphoto-ren bloglean XpressionK-en X. urteurrenaren festako argazki batzuk ikusi ditzakezue. Hona hemen linka:
http://www.eztiphoto.com/blog/2013/11/25/xpressionk-10-urte-festa-le-buwoski/
TTIPI TTAPA ALDIZKARIAN
Afrikako doinuak eta dantzak ekarriko ditu Lasarteko Makulu Ken taldeak Elgorriagara.
KULTURA
Gau afrikarra biziko dute urriaren 19an Elgorriagan
Makulu Ken taldea ariko da larunbat arratseko 9etan Herriko Ostatuan
Elgorriaga | 2013-10-16 | 07:54 | Testua: TTIPI-TTAPA | Argazkia: Utzitako argazkia
Makulu Ken taldeak kontzertua eskainiko du Elgorriagako Herriko Ostatuan urriaren 19an, larunbat arratseko 9etan. Afrikako doinu eta erritmoak (afrobeat) euskararekin elkartu dituen Lasarteko taldea da Makulu Ken. Emanaldian Esti eta Laida dantzariek ere parte hartuko dute, Afrikako dantzak eskainiz.
ADI ! irratsaioan azaldu gera
Atzo Panpi Merkapidek daraman ADI programan azaldu ginen, ADI iparraldeko euskal irratietan federazioan programatzen da (Antxeta irratia Hendaiakoa, Gure Irratia Uztaritzekoa, Irulegiko irratia Donibane Garazikoa, Xiberoko Botza Maulekoa). Eskerrik asko PANPI !
klikatu irudian entzuteko
BARRETARTIA.COM – elkarrizketa eroa !
MAKULU KEN, EUSKALAFROBEAT
Musika alaia, beroa eta dantzagarria egiten du Makulu Ken taldeak (Lasarte-Oria. Gipuzkoa); irrifarrea atera eta gorputza mugi arazten duena. Euskalafrobeat. Gitarra eta ahotsa jartzen dituen Xa2 makulu -rekin hitz egin dugu. Nahi ditugun galderak egin dizkiogu eta berak nahi dituen erantzunak eman.
Zein da Makulu Kenen jatorria? Ba ondo hasi gera, horren galdera zabalak egiten badizkidazu blog berri bat zabaldu beharko duzu erantzun ahal izateko. Jatorria… Big Bang, Virgo galaxia-kumuluaren sorrera, Esnebidea, Eguzki-sistema, Lur Planeta, bizitza, izaki zelulanitzak, kordatuak, ugaztunak, primateak… buf! azkeneko unetxoan gure espeziea bai, Homo economicus xahutzailli. Gure espeziearen ehun mila ta pikoko urteko ibilbidean duela oso oso gutxi sei mila milloi luze biztanleen artean gutxi batzuk bildu egin gara musika sortu eta jendearen bihotzetara iristeko asmoz. Baina hain ibilbide luzea eta gero, Homer Simpson bezala, nekatuta hasi gera aldez aurretik, gure belaunaldiko guztiek bezela… Horrek esplikatuko luke zergatik belaunaldiak diren gero eta alperragoak? Hariari eusten (nekez) bi hasi ginen afrikar musika garaikidearen kutsua duen zerbait egiteko asmoz eta earra in deu! Oraintxe zazpi partaide, 50 zuzeneko baino gehiago eta diska bat kaleratu… baino esaten nuen bezela, hasieratik kontutan hartzen badugu huskeri bat… Xanti Noriegari, gure produktoreari, ez zaio batere gustatuko sasiumiltasun hau baina neri esan didate modan dagoela eta badaezpada ere…
Zer esan nahi du Makulu Ken-ek? Izenaren istorioa talde gehienetan bezalakoa izango dela pentsatzen det: brainstorming, mila ideia, zerrendak, eztabaidak, adostu ezin eta bapatean norbaiti ideia marabilloso bat bururatzen zaio eta danok bai-bai-hori-hori, gero izenarekin ohitu eta ez dakizu ona ala txarra den… gurea. Ideia batetik sortu zen izena, izenean bertan ondo agertzen dena. Lehenengo hitzak, Makulu, besapeko, txanka, muleta edo makola esanahiaz aparte beste zentzu figuratibo bat ere badu: sostengarri, euskarri, eusle. Ken berriz kendu aditzaren agintea da, urruntzeko esanahiarekin, zokoratu. Beraz beste unibertso paraleloetan, non taldea aurrera ere jarraitu duen, izen alternatibo batzuk ez ote dira sortu? Txanka Urrun, Besapeko Utz, Makola Ut! eta abar. Beti ere beharrezkoak ez diren sasi-euskarriak alde batera uzteko aginduarekin, profeta batzuk izango bagina bezala ala FMI-koak. Bestalde, euskera alde batera utzita, beste hizkuntz batzuk kontutan hartuz esanahia ezberdina izan daiteke. Zulu ala swahili itxura duen hitza da makulu eta hara non zuluz makulu hitzak zahar esan nahi du edota ama handia, itzal handiko emakumea. Bestalde Ken ezagutu omen da eskoziarrez… beraz poliglota nahastu batek zera uler lezake: Know the Big momma.
Nola definitzen duzue zuen musika? Kostatu egin zaigu egia esan egiten duguna ohiko sailkapenetara egokitzen baina azkenean, jatorri nagusia aitortuz, izena jarri diogu: Euskalafrobeat, izen hibridoa beraz, Nigeriar Afrobeat-atik abiatuz sortutako euskal musika, euskaldunok egindakoa izanda euskal aurrizkia erabiltzea zilegi bada (Segurasko puristek, soziedadeetan puruak errez, errex ontzat emango ez dutena again). Askotan galdetu digute ea zergatik egiten dugun musika afrikarra. Guk ez dugu musika afrikarra egiten (hori Afrikan egiten dute) eta gainera ez dugu ulertzen zegatik ez diote galdetzen era berean beste guztiei zer dela eta musika ingelesa, estatu batuarra, jamaikarra, mexikarra edota irlandarra egiten duten.
Zuen letrak umorez, ironiaz, kritikaz eta “ganberrokeriaz” beteta daude. Errazagoa al da horrela esan nahi duzuena esatea?
A bai? Hara! Harrituta uzten nauzu… Ba galderari ezin erantzun, oraintxe konturatzen bainaiz hitzetan horrelako trikimailuak erabili ditugula guk… Horren inguruan hausnarketa sakon bat egingo dut eta erantzungo dizut beste batean. Nik, Mercedes Milaren programa ahaztezin hartan Paco Umbralek egin zuen antzean, nahi dudana erantzungo dut, “yo he venido a hablar de mi libro”, zuk galdetu nahi duzuna eta nik nahi dudana kontatuko (egia esan artista gehienek hauxe egiten dute, ez dakit zergatik gogoratzen garen hainbestetan Paco Umbralek egin zuenarekin). Gure diska intimista da, sakon sokonetik ateratako inpresioz beterikoa, desioak, nahiak, bildurrak… Afrika abiapuntu, deserriaren kontzeptuarekin hasi ginen lanean, oso kontzeptu erakargarria egin zitzaigun, oso sugerentea, eta hortik tiraka ikusi genuenbbagenuela bide bat, eta beste alde batetik bagenuen gogoa esperimentatzeko beste molde batzutan, zeozer ezberdina egiteko gogoa sentitzen genuen. Diskak goxotik eta mikatzetik izan du ere, tunel hortatik pasatu behar izan gera, eta iruditzen zaigu hortik pasatzea ere izan dela guretzako ikasketa prozesu bat, eta momentu gordinetatik pasatu arren orain, atzera begiratuta, gutzako esperientzi ona izan dela iruditzen zaigu, musikariak bezela eta pertsonak moduan ere bai… Zer ez duzue ezer ulertzen ala? Eñaut Elorrietak esan dezake eta guk ez?! (http://www.berria.info/berriatb/1756/)
Zer garrantzia du zuentzat umoreak? Ikuspuntu kontua da. Dena da barregarria segun nondik begiratzen duzun… adibidez, zer dakit nik, etxeko iturria.
Zein da zure kanta kuttunena? Gure kanten artean ala bestela? Orokorrean planteatzen baduzu galdera ezin erantzun, zerrenda luze bat egin beharko nuke. Gure kanten artean ezin esan, bestela beste kantek entzuten badute jeloskor jarriko dira eta agian bizitza guztirako trauma bat hartuko dute eta, garaiak garai, ez gaude gu psikologoak ordaintzen ibiltzeko momenturik hoberenean…
Ba ez daukat galdera gehiago. Zerbait gehitu nahi duzu? Bai, gora gu ta gutarrak ta kanpotarrak. Krisia antzerki publiko bat da, gu lapurtzeko trikimailu gardenegia. Errauskailua eta holako “azpiegiturek” ez dute zerikusirik erabilpenarekin ala beharrekin, gutxi batzuek azpikeriaz poltsikoak betetzeko negozio borobilak baizik, ez al du izenak berak esaten?. Erregeak magoak ez ziren ez errege ezta hiru ere, magoak bai itxuraz (eta gaur egun gurasoak), Olentzero bestalde bildurgarria da, ez Santa Klausen birziklatutako pertsonai jatorregia (gero eta garbiagoa gainera). Gameluek ez dute ura gordetzen konkorretan ipurdian kostoa baizik. Boterea ekonomikoa da, botere exekutiboa (izenak dioen bezela) haien aginduak betetzeko jarrita dago. A! eta azken gauza bat, jaioberriek ikusten dute eta haien begien kolorea ez dauka zerikusirik esnearekin. Hara! Azkenean Umbralena egin ordez ahaztu zaigu gure diskaz hitz egitea! Beraz entzunzank ala etor hadi gure zuzenekoetara!
idoia torregaray
egin klik hemen —> BARRETARTIA.COM